SAI ereduaren bideoa. Eredu hau, zailtasunak dituzten umeen eta nerabeen tratamendurako sortu da, tratu txarra, gehiegizko erabilera, banantzea edo bere lehen haurtzaroko zabarkeria jasan dituztenekin bereziki.

Abenduaren 3an, Éadaoin Bhreathnach okupazio terapeutarekin jardunaldi bat partekatzeko aukera izango dugu. Bera, okupazio terapeuta izateaz gain, integrazio sentsorialean eta atxikimenduan aditua da. Berak SAI(Sensory Attachment Intervention) garatu du. Eredu hau hobeto ezagutzeko xehetasun gehiagorekin azalduta dagoen bideo bat gaztelerara azpititulatu dugu Kulunkan. Hurrengo loturan aurkitu dezakezue. Bideoa

HITZALDIA: Tableta eta haurrak: Erabilerak, ezaugarriak eta aplikazioak. Azaroak 19.

Teknologia berrian erabilera asko handitu da gure gizartean, baita haur eta nerabeen artean ere. Teknologia berrien erabilerak baditu bere onurak, baita desabantailak ere. Hitzaldi honetan tabletaren erabilpen egokiei buruzko aholkuak eta ikaskuntzarako edota aisialdirako erabili ditzakegun aplikazio ezberdinen berri emango digu Garbiñe Guerrak.   Informazio gehiago hemen

HITZALDIA: Integrazio sentsorialaren eragina haurraren garapenean. Irailak 24.

Antolatu dugun hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu. “Integrazio sentsorialaren eragina haurraren garapenean”  da hitzaldi honen izenburua eta irailak 24, goizeko 10:00tan burutuko da Kulunka elkartearen egoitzan. Garapenean zailtasunak izan ditzaketen haurren guraso zein laguntzaileei zuzendutako hitzaldia da. Bertan, integrazio sentsorialaren prozesamenduak haurraren garapenean izan dezakeen garrantziaz jardungo gara.   Informazio gehiago hemen.

Integrazio Sentsoriala eta atxikimendua: Sensory Attachment Intervention (SAI). Éadaoin Bhreathnach-ekin egun bat. Abenduaren 3an Deustuko Unibertsitatean

Badira urte batzuk Kulunkan haur txikienen esku-hartzean arreta eta interesa jarri dugula, jaiotza inguruko uneetan ematen diren bizipen zein prozesu neurofisiologikoetan eta lehen urteetan sortzen diren afektuzko harremanetan hain zuzen. Bereziki gure interesa piztu duena guzti honek haurren lehen urteetan ematen den prozesamendu sentsorialarekin izan dezaken harremana izan da, eta honek haurren garapenean izan dezaken Irakurri gehiago →