Vital Fundazioak Kulunkako “SAI” proiektua babesten du

Joan den urtean Vital Fundazioak Kulunka Elkarteak antolatutako SAI proiektuarekin bat egin zuen. Vital Fundazioaren laguntzari ezker, bide honetan aurten pauso berri bat eman ahal izan dugu, Gasteizen difuzio eta formakuntza ekintzak antolatuz.

SAI ereduaren bideoa. Eredu hau, zailtasunak dituzten umeen eta nerabeen tratamendurako sortu da, tratu txarra, gehiegizko erabilera, banantzea edo bere lehen haurtzaroko zabarkeria jasan dituztenekin bereziki.

Abenduaren 3an, Éadaoin Bhreathnach okupazio terapeutarekin jardunaldi bat partekatzeko aukera izango dugu. Bera, okupazio terapeuta izateaz gain, integrazio sentsorialean eta atxikimenduan aditua da. Berak SAI(Sensory Attachment Intervention) garatu du. Eredu hau hobeto ezagutzeko xehetasun gehiagorekin azalduta dagoen bideo bat gaztelerara azpititulatu dugu Kulunkan. Hurrengo loturan aurkitu dezakezue. Bideoa

HITZALDIA: Tableta eta haurrak: Erabilerak, ezaugarriak eta aplikazioak. Azaroak 19.

Teknologia berrian erabilera asko handitu da gure gizartean, baita haur eta nerabeen artean ere. Teknologia berrien erabilerak baditu bere onurak, baita desabantailak ere. Hitzaldi honetan tabletaren erabilpen egokiei buruzko aholkuak eta ikaskuntzarako edota aisialdirako erabili ditzakegun aplikazio ezberdinen berri emango digu Garbiñe Guerrak.   Informazio gehiago hemen