3 eta 12 urte bitarteko umeentzako arreta

Kulunkaren egoitzan arreta eskaintzen dugu, umea eta familia oinarri hartuta eta garapenean arazoak dituzten umeei zuzenduta. Ume hauek eguneroko jardueratan ( jolasa, jantzia, janari, garbitasun eta eskolako ikaskuntzan) euren trebetasun eta autonomia garatu dezaten lan egiten dugu.

Kulunka

Ematen dugun arretaren ezaugarriak:

  • Gure esku-hartzea indibiduala da, familian eta umean oinarrituta.
  • Teknika eta lan eredu berritzaileak erabiltzen ditugu, Integrazio Sentsoriala batez ere.
  • Inguruko adaptazioak eta familia eta eskolarako aholkuak ematen ditugu.
  • Ekipamendu eta material egokia daukagu umearekin lan egiteko.