Ikastaro berria: Elikaduran zailtasunak dituzten haurren ebaluaketa eta esku-hartzea, azaroaren 15 eta 16an

Ikastaro berria: “Elikaduran zailtasunak dituzten haurren ebaluaketa eta esku-hartzea”. Isabelle Beaudry Terapeuta Okupazionalak emango du, 2014ko Azaroaren 15 eta 16an, Kulunka Elkarteko egoitzan. Terapeuta Okupazionalei zuzendua.Elikaduran zailtasunak dituzten haurren ebaluaketa eta esku-hartzea

Jatea eta edatea hazkuntzarako, garapenerako eta pertsona guztien biziraupenerako beharrezkoak diren jarduerak dira. Jatea behar natural bat izateaz gain, ohikoa da taldean zein familian partekatutako plazer bat ere izatea. Eguneroko denboraren parte handi bat eskeintzen diogu elikatzeari. Gauzak ongi doazenean, jatea plazerra da; baina jateko zailtasunak dituen haur bat duten familientzat, ohikoa da jatorduak tentsio iturri izatea.

Esparru honetan egiten den eskuhartzea, errespetu eta samurtasun bereziz burutu beharra dago. Ikastaro honek terapeuta ocupazionalei eta logopedei jateko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko teorikoak eta teknika espezifikoak eskeiniko dizkie.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago hurrengo estekan aurkitu dezakezue.

Ikastaro berria: “Elikaduran zailtasunak dituzten haurren ebaluaketa eta esku-hartzea

Ikastaroa zuen interesekoa delakoan.