Haurtzaroa, sexualitate hezkuntza eta arreta

Eredu sexologiko inklusibo baten ildoa jarraituko du hitzaldiak. Haurren garapen sexualaren berezitasunak ezagutuko ditugu, hezkuntza gakoak identifikatzeko eta arreta berezia behar duten egoerei erantzuteko.

Jarduera hau hezkuntza eta osasun arloetako profesionalei, gurasoei eta orokorrean haurren sexualitatearen garapenean interesa duen orori zuzendua dago.