Integrazio Sentsorialaren eragina haurraren garapenean

Hitzaldiaren edukia, terapia okupazionaleko esku hartze klinikorako eredu den, Ayres Sensory Integration ASI ® ikuspegitik landuko da.

Sistema sentsorial ezberdinak ezagutuko ditugu, baita hauek haurraren garapenean duten eragina eta haurren eguneroko jardueretako parte hartzean dutena ere. Integrazio sentsorialean nahasmendu bat dagoenean zer gertatzen den azalduko dugu eta hauek haurren parte hartzean duten eragina. Zailtasun hauek eskolan eta gizartean identifikatzeko pautak emango ditugu.

Integrazio sentsorialaren prozesua, nerbio sistemak organo sistema ezberdinetatik jasotako informazioa interpretatu, aztertu eta antolatzeko duen gaitasuna da. Integrazio sentsorialean nahasmendu batek idazketa-irakurketa prozesuan, koordinazio motorrean, lagun arteko harremanetan, auto-estiman, frustrazioan zailtasunak eragin ditzake, baita eskola-porrota ere.

Nekane Atxa, Kulunka elkarteko terapeuta okupazionalak, gai zoragarri honen inguruan hitz egingo digu ekainaren 6an.

charla