SAI (Sensory Attachment Intervention) ikuspegiari buruzko atariko formakuntza jardunaldia.

Deusto-ko Unibertsitatearekin batera Kulunka elkarteak  Éadaoin Bhreathnach-ekin jardunaldia antolatu du. Éadaoin-ek SAI (Sensory Attachment Intervention) eredu berritzaileari buruz hitz egingo digu. Eredu hau, zailtasunak dituzten umeen eta nerabeen tratamendurako sortu da, bereziki tratu txarra, gehiegikeria, banantzea edo lehen haurtzaroan zabarkeria jasan dutenentzako.

Eadoain

Éadaoin okupazio terapeuta da eta atxikimendu aholkularia. Badira hogei urte baino gehiago garapenean arazoak dituzten haur eta nerabeekin lanean diharduela. Bere formakuntza eta esperientzia luzean oinarrituz Sensory Attachment Intervention (SAI) izeneko eredua garatu du. Gure herrialdean lehenengoz eredu hau ezagutzera emango du, gainera  prozesamendu sentsorialean zailtasunak eta atxikimenduan nahasteren bat duten haur eta nerabeen ebaluazioa eta esku-hartzea ere azalduko ditu.

Jardunaldi honetan kasuen analisia burutzeko aukera izango da. Aspektu sentsorialetan eta atxikimendu motetan oinarrituz, haur eta nerabeen jokaerak behatuko dira eta SAI ikuspegitik abiatutako esku-hartzeak, beraien erregulazio sentsoriala zein emozionala lortzen nola laguntzen dien ere erakutsiko da.

Jardunaldia, Bilbon Deustuko Unibertsitateko auditorioan burutuko da, abenduaren 3an.