Lege Oharra

Informazio orokorra

Webgune honen titularra ASOCIACION KULUNKA ELKARTEA da, CASTILLO DE ESKIBEL KALEA 4, 01007, VITORIA-GASTEIZ, ARABA, helbidean dagoena. Gure telefonoa 945156254 da eta gure e-mail helbidea info@kulunka.org
Online kontratuz gero, konsumitzaile eta erabiltzaile guztiek beren kexak eta erreklamazioak aurkeztu ditzake, edo informazioa eskatu dezake aipaturiko bitarteko horien bidez eskaintzen edo kontratatzen diren ondasun edo zerbitzuei buruz.
Honako lege-ohar hau webgune horretan biltzen diren beste webgunei, azpidomeinuei eta azpiatalei ere aplikauko zaie, bai eta webgune horretan eskuragarri dauden edo berorren bidez ematen diren zerbitzuei ere, edota ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK webgunean azpidoimeinu bat erabiltzeko eskubidea ematen dion beste edozeini. Azpidomeinu guztiak berariaz ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAREN jabetzakoak dira.
Webgune hau erabiltzen duzunean, ulertuko da lege-ohar honetan erabilerari buruz zehazten diran baldintzak nahiz Pribatutasun Politika irakurri, ulertu eta onartu duzula, inolako muga eta erreserba gabe, eta, beraz, webgunearen erabilerak lege-oharra eta pribatutasun-politika berariaz eta bere osotasunean onesten direla adierazten da, webgune horretan sartzeko unean argitaratutako bertsioan, webgunearen zerbitzu jakin batzuetan aplikatu litezkeen baldintza edo erabilera-ezaugarriei kalte egin gabe; aurrez horiek onartzea nahitaezkoa izango da zerbitzu horietara jo ahal izateko.
Lege-oharrean jasotako zehaztapen hauekin bat ez bazatoz, mesedez webgunea ez erabilteko eskatzen dizugu; izan ere, berriro diogu: webgunea erabiltzeak adierazten du testu honetan eta pribatutasun-politikan jasotzen diren lege-zehaztapenak onartu egiten dituzula.
ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK eskubidea dauka, edozein unetan eta aurretik jakinarazi behar izan gabe, webgunean dauden zehaztapen eta baldintzak aldatzeko, eta arrazoizkoa den maiztasunaz konsultatu ditzazun gomendatzen dizu, eduki horietan aldaketak egin daitezkeelako.
Jarduera ez dago aldez aurretiko administrazio-baimenen erregimen bati lotuta.

Hizkuntza

Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika eta webgune honetan aldian-aldian argitaratu dezakegun beste edozein erabilera-arau, politika edo prozedura itzultzen badugu, eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitakoaren artean desadostasunen bat sortzen bada, gaztelaniazko bertsioak edukiko du nagusitasuna.

Jakinarazpen komertzialak eta publizitate-eukiak

Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen dauanari jarraituz, ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK erabiltzaileei jakinarazten die produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruz informazioa bidaliko diela posta elektronikoz. Gure produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso nahi ez baduzu, mesedez, bidali hori adierazten duen mezu elektroniko bat labayru@labayru.eus e-mail helbidera.

Publizitatea:

Webguneak publizitate-edukiak izan ditzake barruan, edota babesleak eduki ditzake. Iragarleak eta babesleak dira webgunean sartzeko bidalitako materialak kasu bakoitzean aplikagarri diren legeak eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko ardura dauzkaten bakarrak. Webgunearen titularrak ez du erantzukizunik izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan ditzaketen akats, baieztapen oker edo irregulartasunen gainean. Publizitate-materialak edo beste materialaren batek webgunearen erabiltzaileen edo bisitarien sentiberatasunari eragin ahal dien kalteen erantzukizunik ez du bere gain hartuko titularrak.

Jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak

Webgune hau osatzen duen eduki eta elementuen titularra ASOCIACION KULUNKA ELKARTEA da, eta, beraz, berea da jabetza intelektuala eta industriala ere, eta, batez ere, harenak dira webguneko iturri-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinuak, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak, soinuak eta gainerako elementu grafiko zein soinudunak. Zerrendapen hori ez da zerrenda itxia, adibide modukoa baino, eta aipaturiko elementu horiekk behar den moduan babestuta daude, jaubetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazinoarteko araudiaren arabera.
Erabiltzaileak edukiak modu arduratsuan eta zuzenean erabiltzeko betebeharra dauka, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.
ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK baimena emoten dio erabiltzaileari webgune honetan dagoen informazinoa ikusteko, bai eta erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatzeko eta bere sistema informatikoetan biltegiratzeko bakarrik), beti ere, elementuak erabilera personalerako direnean nahiz modu esklusiboan kazetaritza-helburuetarako erabilten direnean, baina kasu bietan materialaren osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria ASOCIACION KULUNKA ELKARTEARENA den webgune hau izan dela identifikatzen bada. Berariaz debekatuta dago edozein erabilera partzial egitea, bai eta haren izaerearen kontrakoa egitea ere.
Aurreko paragrafoan berariaz adierazitako helburuetatik kanpo, debekatuta dago webgunearen edukia erabiltzea, bai eta hedatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea edota erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, edozein bide edo teknologia erabiliz horretarako.
Erabilera horietarako, aldez aurretik ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAREN berariazko baimena beharko da, eta testu honen aurkako edozein ekintza jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko araudia haustea izango litzateke.
Dena dela, http://kulunka.org/ gunearen erabileraa baimentzen da, osotasunean errespetatzen bada, beti ere, eta jatorrizko iturria ASOCIACION KULUNKA ELKARTEA den webgune hau izan dela adierazten bada. Berariaz debekatuta dagoz erabilera partzial guztiak, bai eta haren izaerearen kontrakoa den guztia ere.
ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAk bere eskubideak defendatzeko eskuragarri dituen lege-ekintzak gauzatzeko eskubidea dauka.

Pasahitzak eta gune pribatua

Zerbitzu batzuetan sartzeko pasahitza bidaltzen den kasuetan, ERABILTZAILEAK bere erantzukizunpean gorde beharko du, konfidentzialtasun osoz eta sekretupe zorrotzean, eta arretaz jardun, erabili eta gorde beharko du; berariaz debekatuta dago hirugarrenei lagatzea, eta ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da, eta, beraz, hari egoztekoak, bai webgunearen titularrari eta bai gainerako erabiltzaileei horren ondorioz eragin ahal zaizkion kalteak. Pasahitza ostu, galdu edo baimenik gabe erabiliz gero edo baimen gabe haren bidez sartuz gero, ERABILTZAILEAK berehala jakinarazi beharko dio ASOCIACION KULUNKA ELKARTEARI, dagozkion neurriak hartu ditzan, eta ERABILTZAILEAREN erantzukizun dira berandu adierazteagatik ASOCIACION KULUNKA ELKARTEARI edo beste ERABILTZAILEEI eragin ahal zaizkien kalteak.
ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK ez du bere gain hartuko inoiz datu personalen inguruan sortu daitezkeen gorabeheren erantzukizunik, ezarritako segurtasun-neurrien bidez igarri ezin diren sistemaren aurkako eraso edo baimendu gabeko sarbideen ondorio direnean, ez eta erregistrautako erabiltzailearen arreta faltagatik direnean ere, bere sarbide-gakoen edo datu personalen zaintza eta babesari dagokionez.

Erantzukizuna

Denetarikoak

ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK interesa dauka webgune hau eraginkortasun handienaz ibil dadin, eta sortzetik daukan helburua bete dadin; baina ez du bere gain hartuko webgunean agertu ahal diren akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez eta bertan agertzen den informazioaren zehaztasunaren gaineko erantzukizunik ere; modu berean, ez du bere gain erantzukizunik hartuko, funtzionamenduan gertatu daitezkeen disfunzino edo anomalien gainean ere.
ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birus gabekoak izatea, eta ez eta ez du bere gain hartuko webgunean sartzeagatik edo sartzeko ezintasunagaitik sortu daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik.
ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK webgune honetan agertzen diren zehaztapen eta baldintzak aldatzeko eskubidea dauka, bai eta edukiak, informazioak eta abar gehitzekoa ere. Ez du edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi behar, eta, horren ondorioz, arrazoizko maiztasunez konsultatu daitezen gomendatzen du, ea aldatu diren egiaztatzeko. Erantsi daitezkeen lege-oharrak eta webgunea erabiltzeko erabilera-baldintza berriak irakurri behar dituzu. Bestela, ez zeunke webgunea erabili behar, eta ez zeunke han sartu behar; ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAK ez dauka inolako erantzukizunik horri dagokionez, eta webgunea bertan behera uzteko edo sarbideari amaierea emateko eskubidea dauka, bai eta ematen dituen zerbitzuak bertan behera uzteko ere.

Estekak eta hiperestekak

Gure iritziz, zure interesekoak izan daitezkeen edo gure webguneetako zerbitzuren bat emateko beharrezkoak izan daitezkeen hirugarrenen beste baliabide edo webguneetarako loturak edo sarbideak eman ditzake ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAREN jabetzako webguneek, baina webgune horiek ez ditugu guk inoiz kontrolatzen.
Internet bidez interesgarriak suertatu ahal zaizkizun baliabideen bilaketa erraztea da esteka horren helburua.
Dena dela, webgune horiek ez dira ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAREN jabetzakoak; ez du horien edukien berrikusketarik egiten, eta, ondorioz, ez du horien gaineko inolako erantzukizunik, ez leku horietan agertzen diren edota emateko eskura dauden zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ez estekatutako webgunearen funtzionamenduaren gainekorik, ez webgune horiek egin ditzaketen datuen erabilera eta trataerarenik, ez egin ditzakeen arau-hausteen gainekorik, ez eta horien erabilera edo sarbidetik erator daitezkeen kalteen gainekorik ere. Lotura edo esteka hori izateak ez dakar berarekin ASOCIACION KULUNKA ELKARTEAREN eta eduki horien edo datuen lekuen titular diren pertsona edo erakundeen artean harremanik egotea.
Arren, webgune horiei dagokien lege-oharrak eta, batez ere, pribatutasun-politikak irakurri ditzazun eskatzen dizugu, zure datu pertsonalak bertan sartu baino lehen, eta, zalantzarik badaukazu, leku horiekin zuzenean harremanetan jar zaitezen gomendatzen dizugu, euren pritadutasun-politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak dokumentua arretaz irakurri duelakoan gaude, eta han agertzen diren gomendioak ulertu dituela eta kontu handiz bete dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuen babeserako politika horrekin edo han ematen diran gomendioekin, mesedez, ez dezala gure webgunea erabili.