Author Archives: admin

Integrazio Sentsoriala eta Atxikimendua: Sensory Attachment Intervention Maila 1

2016ko Abenduan egindako sarrera jardunaldiaren ondoren Integrazio Sentsoriala eta Atxikimendua: Sensory Attachment Intervention – Maila 1 formakuntza aurkezten dizuegu. Gure komunitatean lehen aldiz, SAI formakuntzako lehen maila egin ahal izango dugu. Éadaoin Bhreathnach-ek emandako ikastaroa izango da. Éadaoin SAI eredua garatu duen okupazio terapeuta eta atxikimendu aholkularia da.

SAI (Sensory Attachment Intervention)

Bideo honetan Éadaoin Bhreathnachek SAI eredua zertan datzan azaltzen du. Bertan aspektu sentsorialen garrantzia nabarmentzen du eta trauma jasan duten haurren esku-hartzean dauden atxikimendu motekin lotzen ditu. Esku-hartzean bereizgarri diren elementu ezberdinak azaltzen ditu. Hau, familiekin egiten den lanean eta beraien haurrekin sortzen duten harremanean oinarrituta dago.