HITZALDIA: Integrazio sentsorialaren eragina haurraren garapenean. Irailak 24.

Antolatu dugun hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu. “Integrazio sentsorialaren eragina haurraren garapenean”  da hitzaldi honen izenburua eta irailak 24, goizeko 10:00tan burutuko da Kulunka elkartearen egoitzan. Garapenean zailtasunak izan ditzaketen haurren guraso zein laguntzaileei zuzendutako hitzaldia da. Bertan, integrazio sentsorialaren prozesamenduak haurraren garapenean izan dezakeen garrantziaz jardungo gara.   Informazio gehiago hemen.

Integrazio Sentsoriala eta atxikimendua: Sensory Attachment Intervention (SAI). Éadaoin Bhreathnach-ekin egun bat. Abenduaren 3an Deustuko Unibertsitatean

Badira urte batzuk Kulunkan haur txikienen esku-hartzean arreta eta interesa jarri dugula, jaiotza inguruko uneetan ematen diren bizipen zein prozesu neurofisiologikoetan eta lehen urteetan sortzen diren afektuzko harremanetan hain zuzen. Bereziki gure interesa piztu duena guzti honek haurren lehen urteetan ematen den prozesamendu sentsorialarekin izan dezaken harremana izan da, eta honek haurren garapenean izan dezaken Irakurri gehiago →

Ikastaro berria: “Bayley Haurraren Garapen Eskalaren kudeaketa-3. Edizioa® ”. Abenduak 28 eta 29.

2015eko azken hiruhilabete hau ikasteko aukerez beteta dator. Oraingo honetan Bayley haurren garapen testaren eskalak kudeatzen ikasteko aukera izango dugu, zein 1 eta 42 hilabete arteko haurtxoen trebetasunak ebaluatzeko baliagarri izango zaigun. Bayley- III nazioartean ezaguna eta aintzat hartua den tresna bat da eta haurrek esparru anitzetan dituzten trebetasunak ebaluatzeko lagungarria da, honela haurrari doitutako Irakurri gehiago →

Ikastaro berria: “Arrazoiketa klinikoa elikaduran zailtasunak dituzten haurrekin”. Abenduak 12 eta 13.

Abenduaren 12 eta 13an Kulunka elkartean burutuko den “Arrazoiketa klinikoa elikaduran zailtasunak dituzten haurrekin” ikastarora gonbidatu nahi zaituztegu, Isabelle Beaudry okupazio terapeutaren eskutik. Formazio honek bertan parte hartuko duten pertsonen arrazoiketa klinikoa hobetzea ahalbidetuko du, ikastaroan parte hartuko duen profesional bakoitzak aurkeztuko dituen kasuen analisiaren bitartez. Batez ere logopeda eta okupazio terapeutei zuzendutako ikastaroa den Irakurri gehiago →