HITZALDIA: Atxikimendua eta Integrazio Sentsoriala
Garapenean trauma jasan izan duten haurretan, integrazio sentsoriala eta atxikimenduan esku-hartzearen berri emango digu hitzaldi honek.
Okupazio terapeuta eta atxikimenduan aholkulari den Eadaoin Bhreathnachen eskutik. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du garapenean zailtasunak dituzten haur eta nerabeen esku-hartzean. Bere ibilbide profesionalean oinarrituta SAI Sensory Attachment Intervention eredua garatu du.