Kulunkaren egoitzan arreta eskaintzen dugu, umea eta familia oinarri hartuta eta garapenean arazoak dituzten umeei zuzenduta. Ume hauek eguneroko jardueratan ( jolasa, jantzia, janari, garbitasun eta eskolako ikaskuntzan) euren trebetasun eta autonomia garatu dezaten lan egiten dugu.
Ematen dugun arretaren ezaugarriak:
-
Gure esku-hartzea indibiduala da, familian eta umean oinarrituta.
-
Teknika eta lan eredu berritzaileak erabiltzen ditugu, Integrazio Sentsoriala batez ere.
-
Inguruko adaptazioak eta familia eta eskolarako aholkuak ematen ditugu.
-
Ekipamendu eta material egokia daukagu umearekin lan egiteko.