Integrazio Sentsorialaren eragina haurraren garapenean.

Nekane Atxa, Kulunka elkarteko okupazio terapeutak, bere nekan hitz barruanibilbide profesionalean eskuratu dituen ezagutzetako batzuk partekatuko ditu guztiokin. Nekaneren ibilbidea beti  Ayres Sensory Integration ASI ® eredu klinikora lotuta egon da. Hau, 70. hamarkadan sortu zen Jean Ayres Ipar Ameriketako okupazio terapeuta eta neurozientzialariaren  eskutik.

Hitzaldian, Integrazio sentsorialeko nahasmenduek haurren eguneroko jardueratan duten eragina aztertuko dugu: idazketa-irakurketa prozesuan, koordinazio motorrean, lagun arteko harremanetan, auto-estiman, frustrazioan edota eskola-porrotean besteak beste.