Vital Fundazioak Kulunkako “SAI” proiektua babesten du

Joan den urtean Fundación Vital Fundazioak Kulunka elkartearekin bat egin zuen
proiektu berri bat martxan jartzeko: SAI proiektua. Bere kolaborazioari esker, urte honetan pauso berri bat emateko aukera izan dugu, bereziki difusio eta formakuntza ekintzetara zuzendutakoa.

Zer da SAI proiektua?

Kulunka Elkartearen hasieretatik, gure izaeraren parte garrantzitsua teknika eta eredu ezberdinetan sakontzeko interesa izan da, Okupazio Terapiaren eremutik nagusiki. Garapenean zailtasunak dituzten umeekin erabiltzeko teknika eta eredu berritzaile eta erangikorretan sakondu nahi izan dugu.

Horretarako, adituak diren profesionalak bilatu ditugu,eremu nazionalean zein
nazioartean, beraiekin formakuntza eta espezializazio prozesuak hasteko helburuarekin. Gainera, gure komunitatean, eredu berriak jakitera eman ditugu Jean Ayres-en Integrazio Sentsorialaren eredua esaterako.

Bide honetan jarraituz, duela bi urte, Eadaoin Bhreathnach-ek Irlandan egiten duen lana ezagutzeko aukera izan genuen. Eadaoin- ek, zailtasunak dituzten umeekin eta nerabeekin, bereziki lehen haurtzaroan tratu txarra, abusua edo arduragabekeria jasan dituztenekin lan egiten du.

Bere ezagutzetara hurbiltzeko asmoz, 2016an, Deustuko unibertsitatearekin batera, jardunaldi irekia antolatu genuen, arlo honetan interesatuta zeuden pertsonei zuzendua.

Hartan, eredu berritzaile bat aurkeztu zigun ume hauen tratamendurako. Eredu honen izena SAI da: Sensory Attachment Intervention, eta herrialde ezberdinetan erabiltzen da jada, Irlandan, Estatu Batuetan edo Australian esaterako.

SAI proiektuaren helburu nagusia gure komunitatean berau ezagutzera ematea da. Osasun alorrean zein sozialean, edo eskola eremuko profesionalei ez ezik, gurasoei eta oro har gai honen inguruan interesa izan dezakeen edozein pertsonari zuzendua dago. Eredu honek, zailtasunak dituzten umeen esku-hartze eta interakzioetan lagundu dezake estrategia berriak emanez, ume hauen garapena eta ingurunearekiko interrelazioa
erraztuz.