Nortasuna

Garapenean alterazioak dituzten haurrentzat Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duen elkartea gara.

Haien beharrei erantzungo dien zerbitzuak sortzea da gure helburua.

Informazioa ematen diegu familiei, osasungintzako zein gizarte laneko profesionalei eta hezitzaileei garapeneko alterazioek haurren egunerokoan daukaten eraginei buruz; hala nola, eskolako jardunean, ikasketa prozesuan, gizarte zein norbanako mailako jokoan eta jokaera eta familia harremanetan izan ditzaketenak.

Haur bakoitzari egokitutako aholakularitza eta laguntza programak proposatzen ditugu, haurren garapena errazteko oinarrizko gaitasunak hartzeko lagungarri izan daitezen, hala, familia eta gizarte ingurunean integrazioa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko.

Etengabeko Prestakuntza eskeintzen dugu laguntza programetan parte hartzen duten profesionalentzat, hauen zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz.

Entitate eta erakunde publikoekin elkarlanean gaude garapeneko alterazioak dituzten haurrentzako programak sortzen.

Informazio gehiago

identidad